larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: azoka

Orhipean parke tematikoa, Euskal Herria plazarik plaza

Iñigo Gallarzagotia Txuspi larrabetzuarrak sortutako ekimena Orhipean parke tematikoa da, Euskal Herriko lehen parke tematiko mugikorra. Batetik bestera ibiliko dana, herriz herri. Aurkeztu, asteburu honetan aurkeztuko da Durangoko azoka egiten dan gunean. Txoria txori elkarteak Nabarraldegaz batera abiatutako proiektua da, eta besteak beste Larrabetzuko Kukubiltxo antzerki taldeak be, parte hartuko deu ekimenean. Euskal Herriko beste […]

Sasikoetxeko txakolin gorria saridun Gernikan

Aurten be, barriro saria eskuratu du Agustin Olazabalagaren txakolin gorriak. Gernikako urriko azken astelehena izango da Bizkaiko plazarik garrantzitsuenetakoa eta Olazabalaga Oregi familiko txakolinak badaroaz sari parea aspaldion. Josefina Oregi pozik Gernikako azokan, andra alaia da berez be eta. Zorionak Sasikoetxeko guztiei! Bideoa: larrabetzutik.org  Kronika: Larrabetzutik Gernikera

literaturia

Bilboko kafe antzokian aurkeztu da Literaturia asteburua. Larrabetzuko elkarte ezberdinetako jendeagaz, liburuzaina, eskolako gurasoak, Literatura Eskola, larrabetzu.org eta beste hainbat idazle eta kulturgileren laguntzagaz, prentsaren aurrean egin zen aurkezpena. Oihartzun mediatikoa hemen: Berria GARA Aikor Nontzeberri Literatur Emailuak idazleak.org euskal poesia blaga bloga argazkiak.org Literaturia jarraitzeko bloga.

Sasikoetxeko txakolin gorria Gernikan irabazle

Agustin Olazabalaga aita semeek eta Josefina Oregik Sasikoetxe baserrian landutako txakolin gorria, aurten be irabazle Gernikako azokan. Urtetik urtera ganera, Sasikoetxeko ekoizpena gora doan arren, urte amaierarako txakolin guztia salduta egoten da. Aurten be, saria jaso ostean, urte ona izango da Olazabalaga Oregitarrentzat. Hitza.info agerkarian dekoguz Gernikako saridun guztiak. Bertatik jakin dogu Larrabetzuko txakolina saritua […]