Uztailaren 31 batez sortu zan, 1965ean gaur egun Larrabetzun ezagutzen dogun Hori Bai gazte elkartea. Orduan be, gazteenak batu, eta herrian kultura dinamizatu, irteerak antolatu, formazioa landu, gazteak antolatzeko elkartea izan zan Hori Bai.

Horrenbeste urteren ostean, ondiƱo bizirik, alaia, lanean dagoen kolektiboa da Hori Bai, Larrabetzuko gaztetxea.

1985ean, elkartearen 20. urteurrenean, gazteentzako lokalak aldarrikatzen hasi zen Hori Bai. Orduan gazteak kalean, lokal barik, eta inok urteerarik emon ez. Batzarrak egin, batu, antolatzen hasi… eta rock mugimenduaren eztandagaz batera, urtero kontzertu eta jai bat antolatzen hasi zan, uztailaren 31 inguruko datetan. Herriari begira eta kanpora.

80. hamarkadaren erdialdean, krisi ekonomikoa, postfrankismoa, punk mugimendua Euskal Herrian, musika, borrokak, okupazioa… denak bat egiten zuen. Eta Larrabetzu be horren lekuko izan zan. Talde handiak etorri ziren gurera… Kortatu, Bap, Zarama eta Ximorrak 1985eko hartan, Cicatriz, Rip, Danba, La Polla.. Hertzainak, Doctor Deseo, Delirium Tremens, Fermin Muguruza… nor ez dan pasatu Gazte Egunetik.

Urteak eta urteak antolatzen, gaztetxea eskuratu eta gazte mugimendua indartzen. Azken urteotan guzti horren lekuko da Hori Bai, Larrabetzuko gaztetxea.

zutunik

Eta urteak joan, urteak etorri Larrabetzuk jarraitzen du Gazte Eguna antolatzen, Hori Bai gaztetxearen eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Example Widget

This is an example widget to show how the Left sidebar looks by default. You can add custom widgets from the widgets screen in the admin. If custom widgets are added then this will be replaced by those widgets.