Bizkaiko txapelketa eskualdeka hasiko da
Bizkaiko bertsolari txapelketa aurten. Eta udaberrian eskualdeka egingo da txapelketaren lehenengo fasea. Uribealdean (Uribe kosta, Mungialdea eta Larrabetzu) hiru sailkapen saio egongo dira; Sopelan, Larrabetzun eta Fikan. Getxon egingo da eskualdeko finala.
Larrabetzuko saioa, datorren apirilaren 25ean (barikua) Hori Bai gaztetxean jokatuko da. Saioan 8 bertsolarik parte hartuko deurie, tartean larragetxotarrak diren Ekain Landa Txispain eta Alberto de Abajo Zoro. Eurekaz batera, Hori Baiko saioan izango dira Unai Larrazabal, Maialen Berkoetxe, Itxaso Paia, Peru eta BeƱat Vidal eta Jone Uria.
Bertso afaria izango da. 12 euroko tiketak egongo dira eta ikasle eta langabetuek 10 euro ordaindu beharko ditue. Izena emoteko helbide honetara idatzi.