Bariku gaua. Hori Bai gaztetxea.

Adin guztietako jendea batu zan Hori Baira. Eta kontzertua entzuteko gaztetxe osoa jendez beterik, danak zutunik eta bertsolarien agurrak. Unai Iturriaga eta Igor Elortza. Xanpe (bateria), Aitor (kitarra) eta Josu (soinua) musikaz laguntzen.
unai iturriaga eta igor elortza

Hasierako bertso jarrietan jendea adi, giroa hasten. Rap doinuekin, harridura batzuentzat, kantu ezaguna besteentzat, eta giroak gora egin zuen… kontzertu onenetan moduan.

Eta handik aurrera, dana txantxa, dana umorea, dana bertso sakon eta bertso arin, bertso alai, eta bertso pentsakor. Publikoa be, entregatuta.

bbk | gtg bbk | gtg | etxahun

Gonbidatuen tartean, bbk-ko lagunek kantatutako Maialen Lujanbioren koplak eta Etxahun Lekuek Unai eta Igorregaz egindako bapateko bertso sorta musikatua. Giroa gorago, goriago.

Handik aurrera, dana hobeto. Dana gogoa. Bisak eta errepikapenak. Gau giroa, musika eta barre asko.

josu zabala eta itzala gu ta gutarrak larrabetzuko gaztetxean

Hortik aurreragokoa, GTG blogean, ezta?
Gutar kamalariak lanean ibili zirenez, gutar bideogileek astelehenean bertan montatu deurie bideoa, gainontzeko gutarrok ikusi daigun. Hona hemen bihotz bakartien klubekoek abestutako koplak.


bideoa: gu ta gutarrak