Txakolinaren eguna, arrakastatsu
Aurten be jende asko batu da herrian, Txorierriko txakolin uzta barria dastatu, eta Larrabetzun goiz pasa eder bat egitera. Aste osoan zehar, irratietan propaganda asko entzun da Txakolinaren eguna zala eta, eta jendea pozik hurreratu da urira.
Herrian be, txakolina egiteko mahastiek gero lur gehiago hartzen deurenez, zaletasuna be badago lehenago pobreen ardaua zana edateko. Sasinen, Torren, Sasikoetxen eta hainbat lur eremutan egiten dan Gorka Izagirreren txakolin barria be, jendaurrean aurkeztu zan.
Bideo honetan Txakolinaren eguneko irudiak.
Txakolin egun honek, halan da be, kezka eta eztabaida be piztu dau Interneteko zenbait blogetan. Aurrekontu handia izateak eragin dau batez be kezka, inork ez dau dudan jarri holango ospakizunik egin behar denik, izan be txakolina eta festa danak elkartzen ditu.
otzara | larrabetzutik | auzoblogean
Txakolinaren eguneko argazki pare bat.
Argazkiak: otzara
Bideoa: urkulu

