Aurrerantzean Larrabetzuko blog eta Interneteko guneetan Berria egunkariaren Estilo liburua automatikoki erabiltzeko aukera izango dugu. Euskaraz ondo idazteko tresna eskura izatea, abantaila handia izango da.
estilo liburua
Estilo liburua ez da soilik berbak ondo eta txukun idazteko baliabide bat; Estilo liburuak gauza asko zehaztu eta markatzen ditu: estiloa, iritzia, herriak, mapa, zer idatzi eta zelan idatzi behar den…
Euskaldunon EGUNKARIA sortu zenetik, Estilo liburua izan da euskal prentsari egin zaion aportazio garrantzitsuenetako bat. Euskal Herrian, gainontzeko hedabide publiko zein pribatuek ez daukate estilo liburu publikorik, eta alde horretatik Berriak orain, eta lehenago Egunkariak egindako ahalegina oso eskertzekoa da.
Larrabetzun, hobeto idazteko ahalegin horretan, asko ikasiko dugulakoan gaude.
Eskerrik asko Berria!

Ondo idazteko BERRIA egunkariaren Estilo liburua eskura

Tagged on:                     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Example Widget

This is an example widget to show how the Left sidebar looks by default. You can add custom widgets from the widgets screen in the admin. If custom widgets are added then this will be replaced by those widgets.