Joana Regueiro larrabetzuarra bart atxilotu zuten Seguran, Batasunako mahai nazionala atxilotu zutenean. Iturrikoetxen bizi da Joana, eta gaur goizean poliziak etxera ekarri du.

Hainbat polizia furgoneta, kotxe sekretak, GEOS bereziak eta ajente judizialagaz batera, dan danak etxepean jarri dira. Eskuak lotuta, Joana mahaikidea kotxetik atera eta etxera eroan dute, erregistroa egitera.

Guztira orduterdi egin dute Joanaren etxean. Goitik behera miatu dute, bere neba eta pisukide baten presentzian. Geos bereziak -metralleta eta guzti- banan banan sartu dira, eta kanpoan polizia nazionala auzokideak jipoitzen aritu da.

Tentsio momentuak izan dira. Jendea Joanari elkartasun mezuak ematen, eta polizia porrakaz jentea jotzen. Korrika, aurrera eta atzera.

Azkenean Joana Regueiro eroan dute, eta bidean, Zubitalde parean poliziak galdu antzean ibili dira. Nora joan jakin barik.

FreeBatasuna sarean

Bitartean Interneten freebatasuna berba alderik alde dabil. Blogariek, blog komunitateek, argazkietan, bideoetan berba nagusia izan da gaurkoan. Blog berezi bat be sortu da.