Kukubiltxo antzerki taldea barri onakaz dabil aspaldion. Kukubel 2.0 antzezlana herririk herri dabil, uda ostean Lezaman hasi ziren barriro be emanaldiakaz, laster Ameriketara doaz datorren urteko lan barria prestatzera eta ganera kukubiltxo.com gune barria be pantailetan ikusten dogu.

Ekitaldiak ikusi, orain arteko lanak gogoratu, argazkiak bajatu, bideoak ikusteko edo kantak entzuteko baliatu zeinke webgune barrie.

Aurreko astean Berria egunkarian egindako erreportaiaren ostean be, deiak jasotzen hasi ei dira komunikabide ezberdinetatik. Jenteak Kukubiltxoren barri jakin gure dau, eta antzerki taldeetakoak be, nobedadeakaz harrituta dagoz antza.

Badakizue, pantailatik pantailara, kukubiltxo.com idatzi eta hasi nabigatzen.