Ekitaldiz ganezka dator astea. Bizkargi egunaren inguruan ekitaldiak pilatu dira, eta bizi bizi egongo da egunotan gure Larrabetzu.

jagi jagi liburua
Jagi Jagi eta kartzelako literatura

Bizkargi egunagaz lotuta bi hitzaldi antolatu dira aste honetarako.
Jagi Jagi edo euzko mendigoizaleak abertzaletasunaren historian asko ezagutzen ez den sasoi bateko testigantza da.
Eduardo Renobalesek liburua plazaratu dau Ahaztuak elkartearen eskutik, eta liburu hori aurkeztera dator maiatzaren 5ean (eguaztena) Anguleri kultur etxera. 1937ko gerran, Bizkargin aritutako bataloiak Jagi Jagikoak izan ziren gainera.
Kartzelako literaturaz berba egingo deu Mitxel Sarasketa preso ohi, idazle eta itzultzaileak. Joseba Sarrionandia, Pikabearen eta beste euskal preso askoren kide eta lagun, orduko historiak eta gaur egun sortzen danaz berba egingo dau, Ataramiñeko bultzatzaile ere baden Sarasketak. Jon Etxeandia laguna eukiko dau bereziki buruan hitzaldian. Eguenean, maiatzaren 6a, iluntzeko 20:00etan Angulerin. Literaturaz berbetan.

Eskualdeko txapelketak 2010
Bizkaiko eskualdeetako txapelketak
Bariku gauean, Uribe Butroiko bigarren bertso afaria izango da. Eta bertan eskualdeko eta inguruko hainbat bertsolari arituko dira.

  • Olatz Ibarluzea, Mungiakoa.
  • Iker Gangoiti, Mungiakoa.
  • Mikel Goiriena, Mungiakoa.
  • Ekain Landa Txispain, Erromotik Larrabetzura etorritakoa, larragetxoztarra.
  • Asier Legarreta, Mungiakoa sortzez.
  • Peru Vidal, leioarra.

Bertso afaria, maiatzaren 7an barikua gaueko 21:00etan izango da herriko eskoletan. Afaldu ostean hasiko dira bertsolariak lanean. Fikako zein Larrabetzuko saioetan puntu gehien lortutakoak Derioko finalera joango dira.
Bizkaiko txapelketa.

bizkargi eguna
Mendi lasterketa
eta Bizkargi eguna

Zapatuan, herriko korrikalariak uriko plazatik eguerdian urtenda, mendian gora joango dira, zein arinen. Urteroko lasterketa da Bizkargikoa, eta urtetik urtera ganera gero eta partehartzaile gehiago dekozena. Aurten be, korrikalariak gogotsu ibili dira karrera hau prestatzen. Ordu erdiren bueltan ibiliko dira azkarrenak, eta ostean bazkaria egingo deure Gazteleku tabernan.
Bizkargi eguna, gudarien omenez
Urteroko zita da Bizkargikoa be. Aurtengoa, maiatzaren 9an, domekaz burutuko dana. Gudariak gogoan, ekitaldi ugari izango dira egun guztian zehar. Goizean Bizkargin bertan musikariak, bertsolariak -Txiplas, Etxahun eta Onintza Enbeita- berbaldiak eta txozna giroan.
Bizkargi eguna 2010
Arrasti iluntzean manifestazioa eta ekitaldia izango dira plazan eta gero erromeria Maixa, Ines eta Maite trikitilariakaz. Maixa eta Ines ondo ezagunak dira musika munduan. Maixa Lizarribar urte asko ibili zan Maixa eta Ixiar bikotean, eta gerora bakarlari moduan be ibilitakoa.
Ines Osinaga bere ikaslea izan bazan be, gaur egun GOSE taldeko abeslaria da, eta Maixaren lagun handia.

Hitzaldiak, bertso afaria eta Bizkargi egunekoak

Tagged on:                                     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Example Widget

This is an example widget to show how the Left sidebar looks by default. You can add custom widgets from the widgets screen in the admin. If custom widgets are added then this will be replaced by those widgets.