larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Eskolako bigarren ibilbideko kronika laburra eta argazkiak

Larrabetzutik oinez
Kiskibile, Olarreta, Agarre, Sarrikola, Aretxabalagane

larrabetzutik oinez

larrabetzutik oinez

Bigarren ibilbidea egin dogu eskolako guraso eta umeok. Txakolin eguneko ekitaldiak hasi aurretik urten ginen jende mordoa plazatik. Errebaletik gora, Kiskibileraino. Bersoako bidean Olarretara egin eta Agarreraino joan ginen tipi tapa, tipi tapa. Eguraldi itzela eta giro ona.
Agarretik Sarrikolara landatik bajatu ostean, Sarrikola auzoa zeharkatu eta erreka ondotik urirantza egin gendun. Erreka bazter batean hamaiketakoa eta eguneko argazkia egin ostean, solorik solo Aretxabalagane erreka ondotik urira. Ibilbide laburra, uri ondotik eta eguerdirako plazan barriro, pozik eta alai.

Uri inguruan, urrinera joan barik

Larrabetzuko eskolako irteeratako argazkiak.

Comment

*