Jose Arteaga eta Miguel Uriguen Euskal Herriko mus txapelketako finalean
Martxoaren 20an jokatuko da Seguran
Jose Arteaga eta Miguel Uriguen datorren zapatuan Seguran jokatuko den Euskal Herriko mus txapelketako finalean egongo dira. Bizkaitik 16 bikote arituko dira nor baino nor gehiago, Euskal Herri osoko muslarien artean.

Larrabetzuko kanporaketan, hirugarren geratu baziren be, gero Bizkaiko finalean aurrera egitea lortu zuen bikoteak. Euskal Herri osoko ehundik gora bikote batuko dira zapatu goizean Seguran. Euskal Herriko mus txapelketako irabazlea nor dan, zapatuan bertan jakingo dogu.

www.euskalherrikomustxapelketa.org
- Bizkaia: 16 bikote
- Araba: 16 bikote
- Nafarroa: 32 bikote
- Gipuzkoa: 32 bikote
- Behe Nafarroa: 12 bikote
- Lapurdi: 16 bikote
- Zuberoa: 4 bikote
Herrialde bakoitzetik, partehartzearen arabera sailkatu da bikote kopurua. Argi dago, txapelketa honetan Gipuzkoa eta Nafarroako herrietan jokatu dutela muslari gehienak. Larrabetzun 13 pareja aritu ziren karta jokoan, eta Karmelo eta Josu Bilbao Atxutegi izan ziren txapeldunak.