Gazteak animatu dira, eta blog sano polita egin deure sarean. www.horibai.org Larrabetzuko gaztetxearen bloga da. Parte hartzea bultzatzeko eta antolatzeko bloga.

45 urte eta aurrera!
Aurtengoa, urte berezie dekugu Hori Baien. Ez da, 2010. honetan 45 urte betetzen doguzelako bakarrik.

Aurtengoa, urte berezie dekogu, Hori Baie goitik behera berriztuteko asmoa dekogulako.

Hemendik aurrera, informazio gehiau igoko dogu blogera, baita herritik zabaldu ere.

Hala ere, aurrerapentxu bet:

1- Datozen asteetan, gazte eta orokorrean herriegaz kontaktuek martxan jarriko doguz, gure asmoa osorik zein dan azaltzeko, eta baita buzoneo bat ere, beraz ADI zuen buzoietara!

2- OTSAILAREN 21ean (DOMEKA), arrastiko 5etan ASANBLADA IREKIA EGINGO DOGU

Honen helburue, guztiok batera, Hori Baie zelakoa izetia gure dogun adostutea da. Horretarako, bakoitzak bere proposamena botateko aukera izango deu, bai blogean zabalduko dogun “pARTE hARTU” atalean, bai Batzar irekien, gure buzoira idatziz edo zuzenean asanbladako kideokin berba eginez.

Herritik ta herriarentzat sortu zan Hori Baie. Orain, lokala osorik berriztu ere, herritik herriarentzat eingo dogu.

ZURE EKARPENA BEHARREZKOA DA; BERAZ ANIMO TA pARTE hARTU!!!!!