Egin (1980) Korrika Larrabetzun

Korrika gaur gauean helduko da herrira. Gauerditik aurrera gure kilometroak egingo ditugu, herri osotik. Txorierritik datorren Korrika, Usansolora eroango dogu. Gauez. Gogoz. Ilusioari helduta.

Korrikak 15. edizioa du aurtengoa. Hasi baina, 1980 hasi zen Korrikaren asmoa. Esan eta egin. Korrikaren lehenengo edizioa be, gure herritik pasatu zen. Orduko argazkia dakargu, orduko egunkari batean -Egin itxi zutela badira ia 10 urte- eta orduan Jose Antonio Lekue alkateak, lekukoa pasatu zien Kukubitxoko korrikalari hankapaludunei. Eta gaur ere, orduan bezala, Jose Antonio Korrika ibiliko da, Kukubiltxo korrika ibiliko da, larrabetzuarrak korrika ibiliko gara. Eta gure herria Korrikaren lekuko izango da. Duda barik.