larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Eskolak azken jai arrakastatsua ospatu du

Amaitu da ikasturtea Larrabetzuko eskolan.
Borrokan hasi zen ikasturtea, jantokiaren aldeko ekimenagaz. Eztabaida piztu zen gurasoen artean, adostasunera iritsi eta jantokiak itzel ondo funtzionatu du urte osoan.
Baina amaitu da kursoa. Umeak oporretan udan. Eta urtea amaitzeko jaia be arrakastatsua.
Goizean gimnasia erakusketa frontoian, buruhandiak, txistulariak, dantzariak plazan. 140 ume bazkaltzen eskoletan, beste horrenbeste nagusi ostean.
Antzerkia eta jai giroa herrian.
larrabetzutik.org bideoa
Zorionak, antolatzaile, ikasle, guraso eta herritar guztiei.

Comment

*