Jendetsua, oso jendetsua izan da aurtengo Bizkargi eguna. Eguraldiaren laguntzagaz jende asko tontorrean. Bizkaia osotik hurbildutakoak. Larrabetzutik be, partida bat, betiko lez. Bertan, trikitilariak, bertsolariak -aurten be, Txiplas, Etxahun eta Onintza- musikariak eta jai giroa txoznetan. Nork bere jatekoak eta gero bakoitza berera.
Arrasti eta iluntze partean urian, giro itzela. Taloa txorizoagaz, eta erromeria plazan. Jantza batzuk egin ostean, bakoitza bere lekura. Batzuk etxera eta besteak juergan.
Giro polita benetan Bizkargi egunekoa. Eguraldia lagun. Jendetza batzea normala holangoetan.

Argazkiak.org | Bizkargi 4 © cc-by-sa: koldomanu

larrabetzutik Bizkargira
Bezperan, mendi lasterketa herrikoia ospatu zan. Eguerdiko 12:00etan Larrabetzuko plazatik urten, eta ordu erdi beranduago korrikalariak Bizkargi mendiko tontorrera heltzen hasi ziren. 30 partehartzaile, adin guztietakoak. Baina beteranoean garaile: Juan Maneul Basterretxea (50 urte). 33 minutuan egin zuen plazatik Bizkargi gailurrera 564 metrotara dagoen ibilbidea.

Hemen frogako irudiak (argazkiak+bideoak)
larrabetzutik.org
Zorionak partehartzaile guztioi!

Bizkargi eguna, giro ona, eguraldi hobea eta jende asko

Tagged on:                 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Example Widget

This is an example widget to show how the Left sidebar looks by default. You can add custom widgets from the widgets screen in the admin. If custom widgets are added then this will be replaced by those widgets.