larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Bec, Bec, Bec

Unai Iturriaga, Igor Elortza, Xabi Paya, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Fredi Paya, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita finalean

Bizkaiko Bertsolari txapelketako finala datorren abenduaren 20an, zapatuz eta Barakaldoko BECen.

Larrabetzutik, jende mordoa joango da bertara. Orain arteko saioetara be hainbat joan badire, zer esanik ez finalera. Ehunetik gora lagun baietz?

Kontuak kontu, Bizkaiko bertso txapelketak urteurren polita dauka aurten gainera. Orain dala 50 urte, ospatu zen lehenengo bertso txapelketa Bilbon, Alfontso Irigoien euskaltzaleak antolatuta. Orduko finalean, Arenalean jokatu zana, astebete beranduago -aurreko domekan euri itzela egon zala ta-, milaka eta milaka bertsozale eta euskaldun. Txapelduna Muxikako Balendin Enbeita.

Mende erdi beranduago, Balendin Enbeitaren loba bat Onintza Enbeita izango da finalistetako bat. Bere ondoan egongo da Iratxe Ibarra markinarra be, klasiko bat Bizkaiko finaletan.

Unai Iturriaga eta Igor Elortza be, aurreko txapelketan parte hartu barik egon ostean, eta txapeldun ohien moduan espektatiba dira zapaturako.

Paya anaiak be, finalean ikusgarri. Seguru. Txapelduna bata, bertsolari azkarrak biak. Sorpresak emoteko prest. Arkaitz Estiballesek  be, hainbat biderrez zapaldu deu finaleko tabladua. Gure Etxahun Lekue be, Euskaldunan eskuratutako bigarren postutik abiatuko da BECera.

Comment

*