larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Getxon aurrez aurre

Bizkaiko hiru txapeldun izango ditu parez pare Etxahun Lekuek

Getxoko semifinala

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gailurrera bidean da. BEC da helburua, eta hara heltzeko lehian ibili dira asteotan bertsolariak. Etxahun Lekuek domekan deko froga garrantzitsua. Bizkaiko txapelduordeak, aurrean izango ditu Bizkaiko hiru txapeldun -Xabi Paya azken txapelduna eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga txapeldun izandako durangarrak-. Eñaut Intxaurraga eta Gorka Ostolaza Potxis be bertan izango dira lehian.

Benetako final aurrea izango da domekakoa. Abenduak 7, 17:30etan Erromo Itzubaltzetako Santa Eugenia plazako karpan.

Larrabetzutik jende asko joango dan dudarik ez dago, baina ostantzean be, azken finalaurrekoa izanik, eta bertako puntuen arabera jakingo da zeintzuk izango diran abenduaren 20an (zapatuz) Barakaldon egongo diren finalistak.

Comment

*