Unai Elorriaga Unai Elorriaga Algortako idazlea herrian izan dogu, literaturaz berbetan. Vredaman liburuaren ganeko hitzaldia aspaldi zan egitekoa, baina azkenean ekainerako laga gendun. Bartzelona eta Madrilen Vredamanen gaztelaniazko bertsioa aurkeztu ostean, berbatsu eta pozik heldu da Unai gurera.

Kontu kontari aritu jakun, liburuari buruz, irakurleen ganean, literatur kritikoen egurra aitatuz edo pertsonaien sorrerari buruz. Gauza asko eta interesanteak esan zituen, zelan ez.

Jendea aldetik, argazkian ageri dan lez, nahiko betea Kultur Etxeko aretotxoa. Neskak eta andrak -gazteak, gurean be- nagusi eta hiru lau mutiko eta gizontxo.

Unai Elorriagaren hitzaldia Larrabetzun