Larrabetzun

Larrabetzuko
hiritar
eta
lagunak:

Gaur,
Urtarril honetan,
hitz aspertu pare bat
erran behar
dautzuet
ene euskara
gaiztoan,
inork entenitzen omen ez duen
hizkuntza
hain difizil
honetan
erradazue,
larrabetzuar,
hiritar,
lagunak,
ez ahal nauzu
entenitzen?
Ez ahal da euskara hau
euskara bat,
euskara garbi eta klaro
bat?
Niri,
oraingo,
urtarril honetarako,
lurretara erori
zaizkit
belarriak eta
potroak ere.
Ez dakit nik
orain
zer
naizen,
Euskal Herriko gizton oso bat ala
hermafrodita bat,
ez dakit nik
zer den
Euskal Herria,
herri sufritu bat
ala inoren enorantziatikan sortutako
espiritu
santu
dibinal
eta
estupido
bat,
gauza bat dakit bakarrik:
zer sufritu duen
herri honen gatik
Agustin honek:

Ibarrolatar anaia biok
asko badute sufritzen
euskaldunari odo urdina
nola ez zaio gorritzen?
Hau bada bake ederra
betor agudo gerra,
libre baikaitu jarritzen.
Nola andreak herriak ere
neketan dira erditzen.

Zer sufritzen duten
hoiek,
nik eta zuek hain ongi ezagutzen ditugunek:
Naberan Naberan
eta
Naberan Naberan
eta
Naberan Naberan
eta
Amuritza
eta
Mario, Itziar, Xabier…
eta
hemendik hilabete batzuetara
zer sufrituko
dudan
nik ere,
Gabriel honek,
Euzkadiko
poeta
madarikatu
honek…

1972-1-1
Gabriel Aresti
Gabriel Aresti Poesia argitaragabea. Azken poesia.
Gabriel Arestiren literatur lanak 5

Larrabetzun 1972-1-1 Gabriel Aresti

Tagged on:                     

One thought on “Larrabetzun 1972-1-1 Gabriel Aresti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Example Widget

This is an example widget to show how the Left sidebar looks by default. You can add custom widgets from the widgets screen in the admin. If custom widgets are added then this will be replaced by those widgets.