Larrabetzuko eskola 1976an sortu zen.
Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak 25 urte baditu dagoeneko.

janariaUrteotan guztiotan jantokia be izan du gure herriko eskolak. Sukaldariak, zerbitzariak, jagoleak, menuak, umeak eta jatekoa.

Urteotan guraso elkarteak kudeatu du orain arte jantokia. Jana erosi, menua prestatu eta adostu, kontuak egin, zerbitzari eta jagoleak kontratatu, gauzak erosi, jantokiaz arduratu. Gurasoei kuota pasatu eta dena egunean eroan.

Eztabaida gori gori dago gurasoen batzarrean. Kudeaketa aldatzea eskatu du Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, eta hainbat eskoletako guraso elkarteek jarraitu gura dute kudeaketa egiten, nor bere eskolan.

Larrabetzun be, irailean bi batzar egin dira orain arte. Eta eztabaidaren ondorioz tonoa goratzen hasi da. Tonoz kanpoko mezuak hasi dira Interneten zabaltzen. Eztabaidatik gutxi du jardunak, baina iritziak trukatzea interesgarria suertatu daiteke.

  • Zuk ze iritzi duzu jantokiari buruz?
  • Gurasoen partehartzea bultzatuko lukeen kudeaketak ze onura ekartzen dio jantokiari?
  • Kudeaketa zuzena (catering zerbitzuak) ze onura dauzka? Onura ekonomikorik bai?
  • Herriko giroa zelan ikusten dozu?

Aipamenak Larrabetzuko blogetan:

larrabetzutik otzara gaztelumendi.org

Eztabaida ahalik eta lasaiena, interesanteena izatea gura geunke.

Oharra: tonuz kanpoko mezuak ez dira argitaratuko.

Eztabaida gori gori Eskolako jantokiaren inguruan

One thought on “Eztabaida gori gori Eskolako jantokiaren inguruan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Example Widget

This is an example widget to show how the Left sidebar looks by default. You can add custom widgets from the widgets screen in the admin. If custom widgets are added then this will be replaced by those widgets.