larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Euripean be, euskal selekzioen alde arineketan Bilbon

Euskal Selekzioen aldeko urteroko lasterketa ospatu da asteburuan Bilbon. Bizkaia osoa euripean, leku askotan uriolak, baina hainbat larrabetzuar hurbildu zan Bilbora korrika egitera. Nagusi eta txiki. Antolaketan be, ESAITeko herritarrak. Jo ta fuego biharrian, herri lasterketa ondo urtetako. Korrikalariak barriz, ahaleginak eta bi. Euria gitxi bazan, ibilbidea be polita.

Erretratuok ekarri doguz Branka.biz agerkari digitaletik. Bertan be argazki gehiago ikusteko aukera paregabea.
Irteeran danak prest. Gulu aginduek emoten.
Irteeran danak prest, gure Gulu aginduek emoten. Umeak lasai. argazkiak: Branka.biz

Gure herriko korrikalari txikienetako bat be, Bilboko kaleetan. Etxe bereko lau korrikalari ibili ziren domekan Bilbon gora eta behera. Afiziñoa badauen seinale. Trenean baino hobeto, korrika, ezta?
txikiek be, tipi tapa... arin arin
Txikitatik hasi behar da girotzen, gero nagusiagoak direnean, aiten beste izeteko edo.

Patxi eta Joseba heldu gurean

Heldu be ondo heldu ziren, Patxi Aguado eta Joseba Bilbao. Larrabetzuko kirolariak, herritik Bilbora, eta han be elegante.

Comment

*