larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Baserritarren eguna

Maiatzaren 15a San Isidro eguna da egutegian. Baserritarren eguna ohituraz. Eta Larrabetzun jaiegun ofiziala. Eskola, dendak eta herriko lantegiek jai. Herrira etorri diren enpresa handiek ez dute herriko egutegia errespetatu ere egiten.
azoka herriko plazan
Jai eguna eta azoka plazan. Txakolina, txorizoa eta txistorra, ogia, gaztaiak eta ortuari batzuk salgai. Herriko soloetako produkturik ez ordea.
Txakolina bai, hiru etxetakoa, eta gaurkoa bezalako egunetarako gozoa gainera.
Mezaostean plaza bete, pintxoen orduan herrian pentsure danok jan eta jai giro izan da gero nagusi. Jubilatuentzako bazkaria eskoletan, eta herriko tabernetan be, lagunarteko bazkari ugari. Giro ona herrian.

Comment

*