bb3 larrabetzu

Arratsaldeko 8:00etan dena prest zegoen gaztetxean. Bitartean, gazteak asanbladan kalean, eguzkitan. Eta apurka apurka, blogariak eta herritarrak batu gara Hori Bai gaztetxean. Musika ere ona, reggae doinuak jarri dizkigulako Egoitzek Kingston Hiria sesio bat eginez zuzenean.

Batu garenak:

Sergio | Klik bikoitza | Teketen | sustatu.com | Txuma Murugarren | Kingston hiria | Jozulin | larrabetzu.org | Hori Bai | gaztelumendi.org | arrekikili.org

Eta jende mordo bat, herritarrak ikustera, entzutera etorri direnak. Gorka Juliok (Teketen) hitzaldia eskaini digu blogen inguruan (hau da berak egindako aurkezpena), eta ostean larrabetzu.org komunitatea aurkeztu dugu jendaurrean. Larrabetzuko blogen komunitatea.

Eguneraketa 2006-06-05:

Topaketa honetan atera ziren irudiak ikusi ditzakezue, hasi berri dugun larrabetzu.org-ren argazki galerian.

Larrabetzu | blogak | gaztetxea