Sekulako giroa suaren inguruan
Urtetik urtera gero eta politagoa da SanjuanSuaren inguruan herrian antolatzen dana. Larrabetzuko gazteek lan polita egiten dute bezperetan, herri osoa egoten da zain, eta emaitza txalo artean eta aho zabalik hartzen dogu.

Herri antzerki koloretsua eta musika ona aukeratutakoa. Dantzak, koreografiak, gazteenak plazaren erdian… eta herria begira, parte hartu gurean lotsaturik.
Errekatik urten diren lamiñak, soloan egon direnak, jentilak, dantzan egon diren gazteak, umorea eta alaitasuna, sormena eta irudimean… Hori Bai bizirik dago, eta halan gura dau herri osoak gainera.
Amaieran sua izetu, eta danok dantzan…. eta suaren gainean saltoka.
Zorionak Hori Bai!
Suaren gainetik Zutun!k

arrastian, ensaioa plazan

herritarrak gazteei begira, adi adi

gure mitologia, gau magiko honetan

suaren inguruan, dantzan
sanjuansua argazki gehiago. (larrabetzutikorg)
gora san juan sua! larrabetzutikorg
Itallen Bertso eskolak Bertso Zapping saioa eskeiniko dau Hori Bai Gaztetxean
Aupa lagunok:
Ikasturte amaiera berton dogu eta Itallen Bertso Eskolako kideok behar dan moduko errematea emon gura geunskio. Horretarako burubelarri gabiz datorren domekan egingo dogun bertso-espektakukoa preparetan. Aurreko urteetan egon zarienok badakizue ez dala ohiko bertso saioa, eta eurton be sorpresa piloa egongo dire.
Gugaz (edo gure konture) barre egitekogogorik badozue erduzie domeka arrastien Hori Baire.
Bestetik Bertso Eskolagaz zerikusi edekien hiru notizi zabaldu gura gendukez.
Malenek Amenabarrek hirugarren postua lortu dau Bizkaiko Eskolarteko txapelketan.
Ortzi Garitanok (Derioztarra baie gure Bertso Eskolako kidea) Bizkaiko Txapelketarako sailkatzea lortu dau.
Larrabetzuko Bertso Eskola sortu zala 25 urte bete dire eurton eta udazkenerako ospakizun berezia preparetan haste gauz.
Domekara arte!
Itallen Larrabetzuko Bertso Eskola
All Jazz Era taldearen agurra Hori Baien
All Jazz Era taldeak behin baino gehiagotan jo izan deu Larrabetzun, beti Hori Baien. Eta beti, oso giro ona eta jende entregatua topatu deu bertan. Alljazzera taldeak agur esan behar deuen honetan, Hori Bai gaztetxea aukeratu deu despedidarako.

Bi kontzertu berezi
- Arrastiko 8:30etan umeentzako kontzertu berezia emango du All Jazz Era taldeak.
- Gaueko 11etan bere azken kontzertua
… eta orain, futbol 7 txapelketa!
Literaturia amaitu, eta hurrengo asteburuan beste ekitaldi sorta bat. Aspanovas elkartearen aldeko Futbol 7 txapelketa Larrabetzun.
Uritarra futbol eskolak -txapelketako antolatzaileak- Porrotx eta Gorka Iraizoz euki ditu lagun moduan bideoa egiteko orduan, herriko auzokideak eta enpresa lagun piloa.
Arrakastatsu amaitu da Literaturia
Hiru egun, bi gau. Emanaldi ugari eta partehartze handia.
Larrabetzu, literaturaren asteburuan. Literaturia gurean.

Poesia emanaldia: Xabier Montoia, Karmele Igartua, Igor Estankona eta Paddy Rekalde.
Literaturia Internetetik zuzenean
Larrabetzuko hitzaldi solasaldi eta aurkezpenak zuzenean.

Literaturia hemendik mundu osora. Bardin alboko herritik, deserritik, ikasten ari zaren lekutik, etxeko epeletik…
Bertso trama literarioa
Literaturia osoko ekitaldi arrakastatsuena zein izan da?
Hori ez dago erraz esaterik, umeen antzerkiak, herri bazkaria eskoletan (Gurpide eta guraso elkarteak antolatuta), liburu aurkezpenak, kontzertuak… asko eta onak egon dira egunotan gurean.

- Josu Goikoetxea Hitzetik Hortzerako aurkezle eta zuzendaria izandakoa. Gernikarra. Bertsozalea. Umore askodun tipoa. Azkarra. Alaia. Laguna. Sekulako bertso trama prestatu zuen, familia idazle bat ardatz hartuta.
- M. L. Aizpurua Maialen Lujanbio. Idazlea, andrazkoa, urteetan gora. Sekulako arrakasta. Euskal Herriko literatura txapelketako nagusia esango dogu.
- Usoa Alberdi M-ren alaba. Poeta. Liburu arinak eta gaurkoak. Txolina? Txinbo batean olgetan dagoela bota zituen bere hasierakoak. Idazle eta bertsolari zelan uztartu erakutsi zigun.
- Unai Iturriaga Idazlea ez zan tipo bakarra familian. Usoaz maiteminduta. Bertsolaritza eta literatura uztartzen maisu dala erakutsi zeuen beste behin. Gogoan hartzeko bertsoak bota zituen. Tartean “bitartean heldu eskutik” poesia liburua gogora ekarrita, lurrean erorita dagoenaren ahotik botata.
- Amuriza. Idazlea bera be. Sekulako liburukotea plazaratua duela 30 urte edo. Orain “Ardi galduaren bila” ezinezko lan hori sortzen eta sortzen.
Bertso trama osorik entzungai
Agurrak, eskoletan
Bertso trama osoa
Hasi da Literaturia
Giro ona. Eguzkia. Jendea. Umeak, nagusiak, gazteak… danak kalean.
Anguleri kultur etxearen aurrean hasi da Literaturia. Plazan karpa eta liburu azoka. Herrian giro.
Literaturia 2010

Hasi da 2010eko Literaturia Larrabetzun.
Giro ona, eguzkitsua. Jendeak kalean. Letrek, sormenak eta irudimenak bat egin dute euskarazko literaturaren plazan.


Joseba Tapia, diskoaren aurrerapena prestatzen.
Literaturia, gaur hasi eta domekararte
Gaur iluntzean hasiko da Literaturia. Kukubiltxo antzerki taldearen zuzendaritzapean, herriko ikasle eta gurasoek egingo dute harrera ekitaldia Anguleri aurrean.

Edorta Jimenez idazleak, poesia errezitaldia eskainiko deu Rafa Rueda musikariagaz batera.
Gaurko ekitaldiakaz amaitzeko, Joseba Tapia soinujoleak Eta tira eta tumba disko barriko kantuak aurkeztuko ditu.
Gaur bertan gainera, plazan jarrita dagoen karpan euskarazko liburu azoka be zabalduko da.





