larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Category Archives: historia

Duela 75 urte hegazkin alemana bota zuten Larrabetzun

Duela 75 urteko EGUNA egunkari euskalduneko azala. Larrabetzun hegazkin alemaniarra bota zuten lurrera gudariek. 75 urte beranduago, memoria historikoa lantzen ari gara herrian. Gerra, gudariak, bakea, askatasuna. Larrabetzu: gerra baten lekukotasuna larrabetzu.org/1937

Bizkargi eguna eta memoria historikoa

Ekitaldi asko, omenaldiak, hitzaldiak Bizkari egunaren inguruan. Domekan ospatu zen, eta jende asko batu zan gailurrean zein Larrabetzun. Mendi ibilaldia, Tiburtzio Ispizuari omenaldia bere baserrian, Bizkargira igoera, ekitaldiak, bertsolariak. Jon Etxeandia eta Sebe Ormazari omenaldi hunkigarria. Manifestazio eta ekitaldia Larrabetzun, eta erromeria jendetsua, plaza bete jantza.

Hitzaldiak, bertso afaria eta Bizkargi egunekoak

Ekitaldiz ganezka dator astea. Bizkargi egunaren inguruan ekitaldiak pilatu dira, eta bizi bizi egongo da egunotan gure Larrabetzu. Jagi Jagi eta kartzelako literatura Bizkargi egunagaz lotuta bi hitzaldi antolatu dira aste honetarako. Jagi Jagi edo euzko mendigoizaleak abertzaletasunaren historian asko ezagutzen ez den sasoi bateko testigantza da. Eduardo Renobalesek liburua plazaratu dau Ahaztuak elkartearen eskutik, [...]

Orhipean parke tematikoa, Euskal Herria plazarik plaza

Iñigo Gallarzagotia Txuspi larrabetzuarrak sortutako ekimena Orhipean parke tematikoa da, Euskal Herriko lehen parke tematiko mugikorra. Batetik bestera ibiliko dana, herriz herri. Aurkeztu, asteburu honetan aurkeztuko da Durangoko azoka egiten dan gunean. Txoria txori elkarteak Nabarraldegaz batera abiatutako proiektua da, eta besteak beste Larrabetzuko Kukubiltxo antzerki taldeak be, parte hartuko deu ekimenean. Euskal Herriko beste [...]

Larrabetzu Indalencio Ojangurenen begitik

Sarean gure herriari buruzko argazki interesgarriak eta creative commons lizentziagaz topatu daitezke. Indalencio Ojanguren eibartar argazkilariak Gaztelumendi eta burdinezko garrikoaren inguruan 1937an egindako argazki sorta eta urte batzuk beranduago kaleko argazkiak. GureGipuzkoa.net argazki atarian dauz Indalencio Ojanguren argazkilariaren lanak. Esan moduan creative commons lizentzia horren pean dagozenez, posible da beste webgune batzutan erabiltzea, iturria aipatuta. [...]

Larrabetzuko uria

Larrabetzuko alde zaharraren inagurazio ekitaldia egingo da gaur. Okasiorako historian murgiltzeko idatzia eskatu dio udalak Sabin Arana historiazaleari. Azokan hori testuori banatu zanez, sarean jarri dogu. Historiarako. Sabin Arana Larrabetzuko Uria Larrabetzu deritzon tokian eta Berresonaga lur eremuan eraiki zutena izan zen “Villanueba de Berresonaga” izenarekin bataiatu zuten Uria. 1376. urtean gertatu zen hori, Mungia [...]

Euskal Herriko txapak Aretxabalan

Euskal Herriko historia ez da liburuetan bakarrik batzen. Historia kontatzeko modu asko dago, eta historia errebeindikatzeko, errebeindikazioen historia be badago. Txapak soinean eroateko dira, zeozer eskatu, zeozer aldarrikatu edo zeozerren berri emateko. Txapa mordo bat batu eta Aretxabalan daude ikusgai.

1937

Memoria historikoa gogoratzeko herrian egiten ari diren hainbat ekitaldiekin bateginik, larrabetzu.org blog komunitate honetan, 1937 izeneko bloga sortu dugu. Ekitaldi hauen jarraipena egitea dauka helburua bertako argazki, bideo, audio eta kronikak eskeiniz. Hauxe izango litzateke helbidea: http://www.larrabetzu.org/1937

1937ko gerra gogoratzeko

1936an faxistek Errepublikaren kontrako gerra hasi zuten. 1937an gerra horren lekuko izan zen gure herria. Bizkargi, Gaztelumendi, herriko baserri eta auzoak, herria bera. Orain, 70 urte beranduago Burdinezko garrikoari buruzko kultur astea antolatu dute Arrekikili elkarteak eta Bizkargi 1937 ekimenak. Aste honetan hasita, faxistak Gaztelumenditik Bilbora egin zuten bidea gogoratuz, eta euskal gudariak omentzeko, ekitaldi [...]