Category Archives: kultura
Aurten be Literaturia Larrabetzun. Euskal kultura, letrak, antzerkia, musika, errezitalak, poemak, 1937ko gerra, Gernika, Lauaxeta, ekitaldiak, liburuak, elkarrizketak… zuzenean Larrabetzutik mundu osora. Euskal letren mundua egunotan gurean. Twitteraturia Literaturia lau haizetara, sare sozialetan zabaltzen diren mezu, albiste eta ideiak www.literaturia.org Hitzen Uberan literaturaren inguruko informazioa Literatur Emailuak agenda eta literatur albisteak
Hiru egun, bi gau. Emanaldi ugari eta partehartze handia. Larrabetzu, literaturaren asteburuan. Literaturia gurean. Poesia emanaldia: Xabier Montoia, Karmele Igartua, Igor Estankona eta Paddy Rekalde.
Larrabetzuko hitzaldi solasaldi eta aurkezpenak zuzenean. Literaturia hemendik mundu osora. Bardin alboko herritik, deserritik, ikasten ari zaren lekutik, etxeko epeletik… larrabetzu on livestream.com. Broadcast Live Free
Literaturia osoko ekitaldi arrakastatsuena zein izan da? Hori ez dago erraz esaterik, umeen antzerkiak, herri bazkaria eskoletan (Gurpide eta guraso elkarteak antolatuta), liburu aurkezpenak, kontzertuak… asko eta onak egon dira egunotan gurean. Josu Goikoetxea Hitzetik Hortzerako aurkezle eta zuzendaria izandakoa. Gernikarra. Bertsozalea. Umore askodun tipoa. Azkarra. Alaia. Laguna. Sekulako bertso trama prestatu zuen, familia idazle [...]
Giro ona. Eguzkia. Jendea. Umeak, nagusiak, gazteak… danak kalean. Anguleri kultur etxearen aurrean hasi da Literaturia. Plazan karpa eta liburu azoka. Herrian giro. Literaturia 2010 Hasi da 2010eko Literaturia Larrabetzun. Giro ona, eguzkitsua. Jendeak kalean. Letrek, sormenak eta irudimenak bat egin dute euskarazko literaturaren plazan. Joseba Tapia, diskoaren aurrerapena prestatzen.
Gaur iluntzean hasiko da Literaturia. Kukubiltxo antzerki taldearen zuzendaritzapean, herriko ikasle eta gurasoek egingo dute harrera ekitaldia Anguleri aurrean. Edorta Jimenez idazleak, poesia errezitaldia eskainiko deu Rafa Rueda musikariagaz batera. Gaurko ekitaldiakaz amaitzeko, Joseba Tapia soinujoleak Eta tira eta tumba disko barriko kantuak aurkeztuko ditu. Gaur bertan gainera, plazan jarrita dagoen karpan euskarazko liburu azoka [...]
Kukubel artzaina, Euskal Herrian herriz herri ibili izan da, bere ardiekaz. Bere ipuinekaz. Mateo Txistu abadeagaz liskarrean, herensugeagaz burrukan, eta lamiak oparitutako txirula jo eta jo, lapurrak uxatzen. Maule ondoan dagoen Sohutako Eperra ikastolako ikasle zuberotarrek be, maite deure Kukubel. Eta Larrabetzuko Kukubiltxokoen antzera, eurak be antzerkian hasi dira. Antzerkian eta kantuan, ekialdeko euskaldunek dakien [...]
Orain jendea gonbidatzeko ordua da. Lagunak, familiakoak, ezagunak, ikaskideak… Literaturia asteburuon, eta Euskal Herri osoko mila lagun gitxienez batzea da helburua. Musika, literatura, antzerkia, umorea, kalea, gaztetxea, plaza, azoka, bazkariak, letrak, dantzak, jolasak, liburuak, bertsoak, ipuinak… eta batez be irakurleak, idazleak, lagunak eta zu?
Aste honetan Literaturiaren inguruko hainbat ekitaldi izan dira han hemenka. Hitzaldi eta mahainguru bat Zarautzen, eta Zura eta Mursegoren kontzertua egingo da barikuan Hori Bai gaztetxean. Hondarribitik Zura Xabi Strubell musikariaren proiektua da Zura. Hip Hopa eta Garcia Lorca edo Lauaxetaren poemak nahasten egin zuten lehen diskoa aspaldi, eta bossa kantuekaz atara zuten Kiribil beranduago. [...]
Ekainaren lehen asteburuan -4-5 eta 6- Literaturia ospatuko da Larrabetzun. Aurretik ekitaldi mordoa antolatu dira han hemenka. Zarauzko berri be jakin dogu. Hitzaldi pare bat antolatu ditue Zarautzen literatura eta Larrabetzuko plaza bultzatzeko. maiatzean Zarautzen Maiatzaren 26 eta 27rako bi hitzaldi-eztabaida antolatu dira; hala nola, Ander Iturriotzen Joxe Azurmendi: Filosofiatik herrira, herritik filosofiara eta Hasier [...]