Category Archives: herria
Urriaren 21eko hauteskundeak. Larrabetzuko emaitzak. 2009 2012 Botoak %** Botoak %** EH Bildu – - 619 50,24 D3M* 331 %28,66 – - Aralar 112 %9,70 – - EA 18 %1,56 – - PNV 576 %49,87 508 %41,23 PSE 52 %4,50 24 %1,95 PP 23 %1,99 33 %2,68 Ezk.A – IU – - 13 %1,06 EB [...]
Aurten be Literaturia Larrabetzun. Euskal kultura, letrak, antzerkia, musika, errezitalak, poemak, 1937ko gerra, Gernika, Lauaxeta, ekitaldiak, liburuak, elkarrizketak… zuzenean Larrabetzutik mundu osora. Euskal letren mundua egunotan gurean. Twitteraturia Literaturia lau haizetara, sare sozialetan zabaltzen diren mezu, albiste eta ideiak www.literaturia.org Hitzen Uberan literaturaren inguruko informazioa Literatur Emailuak agenda eta literatur albisteak
Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotan presoen aldeko kontzentrazioak, irudiak, mosaikoak, irudimenez betetako ekimenak burutu dira maiatzaren 19an, zapatuz. Larrabetzukoan be, 150 lagun inguru batu ziren, Kuadrilla guztietako lagunak, herri giroan eta gora begira…. Euskal Herrian guztira 28.000 lagun baino gehiago atara ziren plazara. Informazio gehiago: herrira.org
Duela 75 urteko EGUNA egunkari euskalduneko azala. Larrabetzun hegazkin alemaniarra bota zuten lurrera gudariek. 75 urte beranduago, memoria historikoa lantzen ari gara herrian. Gerra, gudariak, bakea, askatasuna. Larrabetzu: gerra baten lekukotasuna larrabetzu.org/1937
Legegintzaldi honetan, herriz herri parte hartzearen aldeko dinamika pizten hasi dira. Eta sarean adibide asko dago horretarako. Hemen eta han zer egiten dan ikusteko aukera daukagu. Larrabetzun antzeko herria dogu Eskoriatza, Debagoiena eskualdeko herritxoa. EskoHitza: Azaroak 12 iruditan from Eskoriatzako Udala on Vimeo. Bertatik ekarri dogu bideo hau, baina udalgintzan, komunikazioa zelan hartu duten aztertzea [...]
Garmitxa elkartearen aldeko lana abiatu da herrian. Eskolan, kalean, familietan kontzientzia zabaltzeagaz batera, elkartasun ekonomikoa eta ostantzekoa be lantzeko ekimenak gero eta gehiago. Abenduaren 31ko herri krossa, horren adibide polita izan zan. Larrabetzuko udalaren balorazioa Abenduaren 31ean, herrian antolatu zen Urieri Buelta 1. Lasterketa dela eta, Udalak balantze oso positiboa egiten du. Guztira 161 korrikalarik [...]
Datorren eguztenean, 2011ko azaroaren 23an, arrastiko 19:00etan, Angulerin. Aurrekontu parte-hartzaileak. Datorren eguenean, 2011ko azaroaren 24an, arrastiko 19:00etan, Goikoelexeako txokoan. Aurrekontu parte-hartzaileak. Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke. Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa. Eskerrik asko Mari Asun Gaztelu Larrabetzuko Alkatea [...]
Ikasturte barria, lana, normalidadea, uda ez da amaitu, piszinak itxitan, jaiak amaituta… (egutegiko orria euskaraz.net) zelan dator ikasturte barria? ze asmo hemendik aurrera? ze giro eskolan, edo udaletxean, edo herrian bertan? Egunez egun, herrian eta sarean. Sareko barri berton, eta herriko albisteak sarean. Apurka apurka. Zuk be eukiko dozu zer kontatu eta zer esan. Parte [...]
Gaur greba orokorra deituta dago Hego Euskal Herrian. Deitzaileak: ELA, LAB, Stee Eilas, EHNE, HIRU, CCOO, CNT eta CGT. Larrabetzun be, grebak jarraipen handia izango du. Grebari buruzko informazioa, momentu guztietan: greba.euskalherrian.info GREBA OROKORRA telebista zuzenean
Giro ona. Eguzkia. Jendea. Umeak, nagusiak, gazteak… danak kalean. Anguleri kultur etxearen aurrean hasi da Literaturia. Plazan karpa eta liburu azoka. Herrian giro. Literaturia 2010 Hasi da 2010eko Literaturia Larrabetzun. Giro ona, eguzkitsua. Jendeak kalean. Letrek, sormenak eta irudimenak bat egin dute euskarazko literaturaren plazan. Joseba Tapia, diskoaren aurrerapena prestatzen.