larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Category Archives: kirolak

Herrigintza, auzolana eta osasuna

Garmitxa elkartearen aldeko lana abiatu da herrian. Eskolan, kalean, familietan kontzientzia zabaltzeagaz batera, elkartasun ekonomikoa eta ostantzekoa be lantzeko ekimenak gero eta gehiago. Abenduaren 31ko herri krossa, horren adibide polita izan zan. Larrabetzuko udalaren balorazioa Abenduaren 31ean, herrian antolatu zen Urieri Buelta 1. Lasterketa dela eta, Udalak balantze oso positiboa egiten du. Guztira 161 korrikalarik [...]

Bizkargira arineketan

Aurten be, lasterketa herritarra Bizkargira. Larrabetzuko plazatik eguerdian urtenda, hainbat eta hainbat izango dira, Elezaldetik gora, Barrenetxeraino errepidetik, eta gero basoz baso Bizkargiraino arineketan joango direna. Ostean, lagunarteko bazkaria izango deure korrikalariek. Orduan jakingo dogu, nok ze denbora ein deuen. Partehartze handiagoa, giro itzelagaz Eguerdian puntu puntuen, uriko plaza kirolari eta koloretsu. Zenbaketa eta hasi [...]

Larrabetzutik Madrilera, frontoi mobila

Ez da broma gero! Karmelo Ariznabarreta eta Iker Amarika pelotariak, jo ta su ibili dira egunotan lanean. Andamioa emoten zeuenak, frontoi itxura hartu deu azkenean. Monteu, taladroagaz zuloak egin, ajusteu, igon, margotu, txukundu… eta azkenean argazkie agertu da kirol albisteen artean. Izan be, Frontis pilota enpresak frontoi mugikorra asmatu eta Madrilera daroa asteburuen. Madrilen, Pilota [...]

Lucio dokumentala Aretxabalan

Urtarriletik hilero Badok>Eztok ekimenaren inguruan, dokumentalak eta eztabaida izango da Lucio filmearen inguruan. Lucio albañil nafarra da, gaur egun Parisen bizi dana. Anarkista, diru faltsifikadorea…. eta kausa asko lagundu ditu diru horregaz. Patakon anarkista bat, zeozelan esatearren. martxoak 22, astelehena Iluntzeko 8etan Aretxabalan Lucio dokumentalaren trailer bat sarean: Lucio Urtubia: Bankuari lapurtzea ohorea da niretzat [...]

Frontoitik sarera

Atzo Hori Bai, gaur Olarreta Larrabetzuko frontoiko barri sarean. Esku pelota eta pala kontuekin datoz Olarreta pelota elkartekoak. Orain arte euren kronika eta markagailuak irakurri badoguz be, hemendik aurrera eurak idatziko deitue euren kronikak. Argazkiak eta bideoak sarean jarri eta danon eskura egongo dira. Frontoiko entrenamenduak, partidak, pelotari eta paleta jokalarien barri emon eta beste [...]

Uritarrako futbolari gazteenak

Uritarrak futbol eskola ere badu. Uritarra futbol eskola. Herrian, gazteenak bertan ari dira, futbolean ikasten. Ikasten? Baina danok dakigu futbolean txikitatik ezta? Ba ez antza, olgetan ikasten dabiz, jolasten, irabazten eta galtzen, ondo pasatzen, kirola egiten. Lagun artean. Eta euskaraz. Orain kirolak be, beste modu batera planteatzen dira. Lehiatik kanpo be badagoelako jolasa, eta kirola. [...]

Euskal Herriko mus txapelketa, non eta gurean

Euskal Herrian, mus txapelketa nazionala abiatu da duela aste batzuk. Larrabetzuko tabernetan be herri mailako txapelketa jokatuko da datorren urtarrilaren 23an (zapatua). Arrastiko 17:00etatik aurrera, eta urian zabalik dauzen taberna guztietan -Foteri, Politena, Aretxabala, Gazteleku, Etorki, Batzokia, Gure Etxea eta Irusta- jokatuko da txapelketa hau. Izen ematea egun berean izango da, Gaztelekuko portalean, eta bikote [...]