larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Category Archives: larrabetzu.org

Gazte Egune 2012 uztailaren 28an Larrabetzun

Inoiz bain lehenago hasi dira gazteak Gazte Egune iragartzen. Programa betea eta sendoa, kartel polita… eta ekitaldi mordoa. Gazte egune kontzertua: Berri Txarrak | Willis Drumond  |  Skatu gau elektronikoa | disko jartzaileak gaztetxean Makala Hondartzan, hor dantzan Zarautz Budin Lerin, Nafarroa bizirik! SouL ON Kingston Hiria kaiku hori bai sound system   informazio gehiago: [...]

#literaturia

Aurten be Literaturia Larrabetzun. Euskal kultura, letrak, antzerkia, musika, errezitalak, poemak, 1937ko gerra, Gernika, Lauaxeta, ekitaldiak, liburuak, elkarrizketak… zuzenean Larrabetzutik mundu osora. Euskal letren mundua egunotan gurean. Twitteraturia Literaturia lau haizetara, sare sozialetan zabaltzen diren mezu, albiste eta ideiak www.literaturia.org Hitzen Uberan literaturaren inguruko informazioa Literatur Emailuak agenda eta literatur albisteak

Herrira!

Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotan presoen aldeko kontzentrazioak, irudiak, mosaikoak, irudimenez betetako ekimenak burutu dira maiatzaren 19an, zapatuz. Larrabetzukoan be, 150 lagun inguru batu ziren, Kuadrilla guztietako lagunak, herri giroan eta gora begira…. Euskal Herrian guztira 28.000 lagun baino gehiago atara ziren plazara. Informazio gehiago: herrira.org  

Duela 75 urte hegazkin alemana bota zuten Larrabetzun

Duela 75 urteko EGUNA egunkari euskalduneko azala. Larrabetzun hegazkin alemaniarra bota zuten lurrera gudariek. 75 urte beranduago, memoria historikoa lantzen ari gara herrian. Gerra, gudariak, bakea, askatasuna. Larrabetzu: gerra baten lekukotasuna larrabetzu.org/1937

Parte hartzea eta herri komunikazioa

Legegintzaldi honetan, herriz herri parte hartzearen aldeko dinamika pizten hasi dira. Eta sarean adibide asko dago horretarako. Hemen eta han zer egiten dan ikusteko aukera daukagu. Larrabetzun antzeko herria dogu Eskoriatza, Debagoiena eskualdeko herritxoa. EskoHitza: Azaroak 12 iruditan from Eskoriatzako Udala on Vimeo. Bertatik ekarri dogu bideo hau, baina udalgintzan, komunikazioa zelan hartu duten aztertzea [...]

Herrigintza, auzolana eta osasuna

Garmitxa elkartearen aldeko lana abiatu da herrian. Eskolan, kalean, familietan kontzientzia zabaltzeagaz batera, elkartasun ekonomikoa eta ostantzekoa be lantzeko ekimenak gero eta gehiago. Abenduaren 31ko herri krossa, horren adibide polita izan zan. Larrabetzuko udalaren balorazioa Abenduaren 31ean, herrian antolatu zen Urieri Buelta 1. Lasterketa dela eta, Udalak balantze oso positiboa egiten du. Guztira 161 korrikalarik [...]

Kultur agenda bat Larrabetzurako

Larrabetzuko elkarte eta eragileen artean, kultur eta kirol agenda txukun bat osatzea dugu helburu. Kordinatuta, automatikoa, parte hartzailea, sarean eta paperean. Beta fasean -frogak egiten- ari gara blog hauetan: larrabetzu.org larrabetzutik.org larrabetzukoeskola.org horibai.org Orain, frogak egin ostean, elkarteen artean aurkeztuko dogu, zelan erabili erakutsi eta herritarren artean zabalduko dogu. Modu berean, Larrabetzuko udalaren webgunean be, [...]