larrabetzu sarean

Martxoaren 8a eskolan eta gaztetxean

Martxoa 9th, 2010

martxoak 8 eskolan
Larrabetzuko eskolan be, urtero ospatzen dute martxoaren 8a. Emakume langilearen nazioarteko eguna. Eskolako sarreran jarri duten hormairudian, munduko zein Euskal Herriko hainbat emakumeren biografia eta argazkiak daude. Idazleak, langileak, fisikariak… denetarik.

Hori Bai kritikoagoa
Gaztetxekoek mezu kritikoagoa idatzi eta plazaratu dute blogean martxoaren 8aren inguruan.
Zutik emakumeok!
martxoaren 8an eta egunero!

martxoaren 8a, Gure Etxean

Martxoa 8th, 2010

Larrabetzun bazkaria egin dute Gure Etxeako jubilatuek. Hori da martxoaren 8an, herrian dagoen deialdi bakarra. Lagun asko batu dira bazkaltzeko, gizon eta andra.
Gure etxea larrabetzu
Domekan antzerkia egon zan Angulerin, eta literaturari buruzko hitzaldia astean zehar, Irati Jimenez idazleagaz.
Irati Jimenez
Nora ez dakizun hori
martxoak 11, eguena
iluntzeko 8etan Anguleri kultur etxean.

Ping Pong txapelketa Hori Bai gaztetxean

Martxoa 4th, 2010

Asteburuan jokatuko da Hori Baiko pin-pong txapelketa.
pin pon txapelketa

Asteburuan, zapatu eta domeka arrastian jokatuko da.
Hori Bai gaztetxea.

Larrabetzutik oinez, eskolatik mendira

Martxoa 2nd, 2010
Larrabetzutik oinez, Pagoeta inguruan

Larrabetzutik oinez, Pagoeta inguruan

Aurreko domekan, otsailaren 28an, Eskolako guraso elkarteak antolatuta Larrabetzutik oinez lehenengo irteera egin zan. Goizeko 10:30etan uriko plazatik urtenda, Basaras auzoa, Manuene, Belarrinagatik, ganeko depositora, Torretik barriro urira bueltatzeko. Guztira 70 ume eta guraso, giro onean, eta eguraldi ezin hobea lagun. Bezperako haizeari bildur barik, itzel ondo ibili ziren bertaratutako guztiak.

Belarrinaga auzoan
Zaldiak eta umeak, danak pozik
argazki guztiak ikusteko, klik egin!
Argazki honen gainean klik eginda, domekako argazkiak ikusiko dozuez.
argazkiak: Xabi Garai

Loturak:

Mundua konkistatu ezin eta Larrabetzun saiatu

Martxoa 1st, 2010

Telebistako lehiakideak Larrabetzun.
Ankapalu konkistatu, txuletak ezin amaitu… nok esango leuke goseak jota ibili zirenik Patagonia aldetik.

larrabetzutik.org: conquistador del fin del mundo Larrabetzun

larrabetzutik oinez

Otsaila 26th, 2010

TX mendiz
mendi

Eskolako guraso elkartean, hilero herritik ume eta gurasoentzako irteera labur bat prestatzen hasi gara.
Asmoa da, herriko auzo eta bazterrak hobeto ezagutzea, baserriak ezagutu, inguruan ibiltzen ikasi eta apurka apurka Larrabetzuko txokoan barri jakitea.
Horretarako, hilero ibilbide labur bat prestatu dogu, eskolako umeakaz egiteko modukoa.

larrabetzutik oinez

Lehenengo ibilbidea datorren domekan, otsailak 28, egingo dogu.
Goizeko 10:30etan plazatik urtengo gara.
Hamaiketakoa egiteko zeozer eroatea komeni da.
Ordu beteko ibilibidetxo bat egingo dogu, hamaiketakoa eta ordu erdiren buruan barriro uriko plazan.

Guraso elkartea : : Larrabetzuko eskola

[Hori zineBAI] Hego Afrikatik gaztetxera

Otsaila 25th, 2010

Invictus Hori Bai gaztetxeko zineman
domeka arrastian
Invictus hori bai gaztetxean
Nelson Mandela eta rugbya. Nazio bat ekipo bat lema hartu, eta baltzak eta zuriak alkarregaz rugby selekzioaren alde jarriko ditu Hegoafrikako presidente hautatu barri Mandelak.
Kartzelatik urten, eta aldaketa itzela. Hauteskundeak irabazi eta biziza berri bat apartheid osteko Hego Afrikan.



Hori Bai gaztetxeko bloga

Iturrikoetxeko bizilagunen kezka eta salaketa

Otsaila 21st, 2010

Aurreko astelehenean Guardia Zibilak Larrabetzuko herritarrekaz eukindako jarreraren ganean, iritzia emon deure Iturrikoetxeko bizilagunek.
Herrian zabaldu deure euren salaketa, euskaraz eta erdaraz.
Iturrikoetxe 1eko auzokideok hurrengoa salatu nahi dugu:

  • Pasadan astelehenean Guardia Zibila gure portaleko etxe guztietan sartu zen, inongo agindu judizial barik.
  • Egoera honek arratsaldeko hiru eta erdietatik gaueko hamarrak arte iraun zuen, auzokideei eragozpenak sortuz.
  • Orain arte ez dugu inoiz holakorik ikusi gure herrian.

Iturrikoetxeko bizilagunak Guardia Zibilaren jarreraren kontra

larrabetzutik.org : Contra la ocupación militar
Esan Larrabetzu : Okupazio militarrik ez! Pleno deialdia eta mozio proposamena
Otzara : Comunicado Iturrikoetxe 1

Jon Arretxeren nobela baltzari buruz Angulerin

Otsaila 17th, 2010

Jon Arretxe idazle eta bidaiari ezaguna da.
Euskal idazleen artean, bidaia liburu gehien dituena da basauritarra.
Oraingoan bide laburra egingo du, Anguleri kultur etxean emotekoa dan hitzaldian.
Xahmaran nobela baltza hartuko deu hizpide Arretxek.
Xahmaran, Jon Arretxe

Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe.
Baina ohikoak ez bezalako hilketa baten ondorioz, gauzak gaiztotzen hasiko zaizkio Kawari, larritasuna jabetuko da berataz eta bere munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira. Bere ama zahartu eta ezinduarengatik ez balitz, alde egingo zuen Alemaniara, geratzen zaizkion anai-arreben bideari jarraituz. Izan ere, Xezal, etxeko alaba bakarra, eta Baran, anaia nagusia, Munichen daude aspalditik, xenofobiaz kutsatutako gizartean bizirauteko ahaleginetan, nor bere erara.
Jon Arretxek ohikoa du bere liburuen bidez beste kultura batzuk erakustea, irakurlea urruneko eta ez hain urruneko hirietan zehar eramatea, bidaia-gidetan agertzen ez den errealismoa eta giza alderdia landuz. Nobela beltz honek Istanbul eta Munich ditu kokaleku, desberdintasun guztien gainetik harreman estua daukaten bi hiri. Aberri lapurtuaren grina, biziraupenerako borroka, idealak eta desengainuak… hori eta gehiago daXahmaran, ohoretik desohorera doan bidaia.

Xahmaran, Jon Arretxe. Erein argitaletxea.
otsailak 18, eguena 8etan
Anguleri kultur etxean

Guardia Zibila etxez etxe

Otsaila 16th, 2010

Otsailaren 15ean, astelehenez Guardia Zibilak Larrabetzuko Iturrikoetxe auzo osoa hartua izan zuen arrasti osoan.
Arrastiko 15:00etan agertu zirenetik eta 21:00ak pasatuta herritik joan ziren arte, Larrabetzuko Lehenendakari Agirre kalea trafikora itxita -ibilgailuak, Bilborako autobusa eta ehundaka auzokideen bizileku eta aparkaleku- umeen jolas parkea eta etxebizitzetara joateko eragozpen eta debekuak.
Guardia Zibila Iturrikoetxen

argazkia: elcorreo / luis calabor

Iturrikoetxeko etxe baten atea indarrez apurtu eta miaketa egin zuten bertan. Miaketa hutsean geratu zen, ez zutelako bertan inor aurkitu. Guardia Zibilek baina ezin euren gaitasun eskasa nabarmen utzi, eta etxez etxe aritu ziren bilaka. Iturrikoetxeko atari osoa miatzeari ekin zioten. Goitik behera. 5 pisu eta hiruna ate… guztira 15 etxebizitza, ganbarak eta lonjak be miatu zituzten, banan banan eta epaitegiko agindu barik.
Kanpoan bitartean, jende mordoa begira, zain, urduri eta artega. Arrasti guztia Larrabetzuko Iturrikoetxe auzoa militarki hartua. Uniforme ezberdinetako poliziak bertan. Kasko gorriagaz batzuk eta militar berdeak besteak.

Gaur herri batzarra eta mobilizazio deialdia 19:00etan plazan.

Hurrengo orrialdea »
Itxi
Bidali postaz