Burdinezko garrikoa gogoratzen
Iñaki Berazategi Larrabetzu 1937 2012 ekimeneko laguna Euskal Telebistako Euskadi Directo saioan, Larrabetzuko hainbat gerrako txoko eta leku erakusten.

Iñaki Berazategi Larrabetzu 1937 2012 ekimeneko laguna Euskal Telebistako Euskadi Directo saioan, Larrabetzuko hainbat gerrako txoko eta leku erakusten.
Larrabetzun, auzolanean egindako dokumental laburra. Herriko belaunaldi ezberdinetako lagunek, zapatu goiz baten baten eta grabatutakoa 1937ko gerrako lekuko izan ziren herriko paraje ezberdinetan.
Sabin Oñarte Etxebarria gudaria eta historiaren haria, belaunaldiz belaunaldi.
Bertso eskolako eta abesbatzako lagunen kantuak, herriko seme alaben gogoa, herritarren parte hartzea, udalaren laguntza eta oroimenari lotutako sormenak, ikusentzunezko hau osatzea ekarri dute.
Etxez etxe ikusteko modukoa.

Hasi dira ekitaldiak Larrabetzun.

Robert Capari buruzko komikia barikuan.

Basagune eta Bolunburu baserrien arteko basoan zeuden asturiar miliziano antifaxistak 1937an, Larrabetzu zaintzen. Frankistar tropak sartu zirenean, asko eta asko basoan bertan hil zituzten. Oraindik ez dakigu zehatz mehatz zenbat eta non. Baina belaunaldiz belaunaldi, larrabetzuarren artean inoiz aipatu izan da gertaera hori. Eta 2012ko ekainaren 10ean -domekaz- hori omendu da Larrabetzun, Bolunburu inguruko basoan.

Plazan txistuare doinuekin, basorantz abiatu dira herritarrak, omenaldi xumea egiteko. Basoan bertan, hitzaldi eta aipamen ezberdinen artean, asturiar seme euskaldundu batek hartu zuen hitza, oso berba hunkigarriak eskaintzeko gertatutakoari, memoriari eta larrabetzuarren ekimenari.

Eusko Gudariak eta Internazionala kantatu eta inguruko trintxera eta lubakiak bisitatzeko aukera egon zen, euripean baina oroimena bihotzean.
larrabetzu 1937 -2012 ekitaldietako argazkiak
2012ko ekaina Egitarau osoa

Tristisima ceniza nobela grafikoaren aurkezpena.
ekainak 8, barikua
arrastiko 20:00etan
Larrabetzuko Anguleri kultur etxea
Nobela hau Robert Capa, gerrako kazetaritza grafikoaren maisua, 1937ko apirila
eta maiatzean Euskal Herrira egindako bisitaldian oinarrituta dago.
Mikel Begoña historialaria eta komikiaren gidoilariak hartuko du parte. Honek
lanaren sorkuntzaren prozesua azalduko die bertaratuko direnei eta Iñaket
marrazkilariak, historia-fikzio ariketa bat egingo du. Horretarako, hitzaldia
bitartean, Robert Capak borroka egunetan egin ahal izango lituzkeen Burdin
Hesiko borroken irudien zirriborroak egingo ditu. Edorta Jimenez idazleak,
euskaraz argitaratutako Robert Capari buruzko biografia bakarraren egileak,
ekitaldiaren sarrera eta amaiera egingo ditu.