1937-2012
Larrabetzun 1937ko gerrari buruz sortu den lantaldearen informazioa.
BURDIN HESIAN IZANDAKO BORROKEN 75. URTEURRENA
OROITZAPENEZKO EKINBIDEA
Larrabetzu 1937 larrabetzuko udala eta hainbat larrabetzuarren ekinbideari
esker sortu da. 2012an Bizkargi mendian izandako borroken eta Bilboko
defentsa lerroa (Burdin Hesia) haustearen 75. urteurrena betetzen dela
aprobetxatuz elkartzea erabaki genuen, Larrabetzun izandako 1936ko gerraren
gertakizun hauek, erarik egokienean jendearen gogora nola ekarri aztertzeko.
EKINBIDEAREN HELBURUAK
1.- Euskal gudarosteko gudariei, gure herrian izan ziren borroketan parte hartu
zuten errepublikaren armadako partaideei eta gerra eta bere ondorioak jasan
behar izan zituzten hiritar guztiei omenaldia egin eta esker ona ematea. Era
berean, hainbat urtetan historia ofizialaren aldetik pairatu duten ahaztura
emendatzea eta askatasuna lortzearren euren sufrimendu eta balorea aitortzea.
2.- Urte horietan gertatutakoaren gainean ezarritako isiltasuna apurtzea eta
bere ezagutze eta zabalpenean laguntzea; garaitutakoen ahotsa berreskuratzea
eta zoritxarreko gerra urte haietako eta ondorengo diktadura frankistaren egi
historikoa ezagutaraztea.
3.- Agintariak eta jendarteak orokorrean ohartaraztea, 1936ko gerraren eta
Burdin Hesiaren aztarnen pixkanakako desagerpena ekiditeko, bereziki gure
herrian oraindik daudenena. Aztarna hauek kultura eta historiarako balio handia
duten ondasuntzat ditugu, eta horregatik katalogatuak eta babestuak izan
behar dutela uste dugu, besteak beste, ondorengo belaunaldientzako gordeak
izateko.

GureGipuzkoa.net | “Larrabetzu. Sarrikolako baserria, gerra garairako prest; © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio


Egun on:
Egitarau osoan ez da agertzen zein ordutan ekitaldi bakoitza izango da, alde batetik. Emon alhal didazue ekitaldi bakoitzeko ordutegia?
Beste aldetik, abebatzaren abestiak grabatua dauze, CD batean ba dituzue?.
Eskerrik asko