Agur Intxorta maite izeneko diskoan bildu zuten 1936-37 arteko gerra kantuak. Kronikak, filmeak eta gerra zibilaren dokumentuak bazeuden baina kantuak falta ziren. Garaiko Euskal Herriaren soinu banda bildu dutela esan daiteke disko honekin.
Ostegunean ( Ekainak 14) izan ziren gurekin disko honen sortzaileak: Joseba Tapia musikaria eta Koldo Izagirre idazlea, kontzertu hitzaldi bat eman zuten Hori bai gaztetxean. Koldok gerra zibileko pasarte eta anekdotak kontatu zizkigun, nolabait bildutako kantuekin erlazionaturik eta Josebak bere soinuarekin kantu batzuk interpretatu zituen.
Momentu batzuk erreskatatu ditugu blogean entzuteko:


bildu.net-en gorde
Ekaina 16th, 2007 - 8:07 pm
Ondino lan gehiago gerran inguruen?
Larrabetzu inoz baino langile eta biziago dagoen seinale!!!!
Lan ona oingoa be!