Category: Argazkiak

Larrabetzu 1937 2012 ekitaldiak hasi dira

Larrabetzu 1937 2012
Hasi dira ekitaldiak Larrabetzun.
Hitzaldia Angulerin
Robert Capari buruzko komikia barikuan.
Basoan gudariei omenaldia

Astuariar milizianoei omenaldi hunkigarria

Basagune eta Bolunburu baserrien arteko basoan zeuden asturiar miliziano antifaxistak 1937an, Larrabetzu zaintzen. Frankistar tropak sartu zirenean, asko eta asko basoan bertan hil zituzten. Oraindik ez dakigu zehatz mehatz zenbat eta non. Baina belaunaldiz belaunaldi, larrabetzuarren artean inoiz aipatu izan da gertaera hori. Eta 2012ko ekainaren 10ean -domekaz- hori omendu da Larrabetzun, Bolunburu inguruko basoan.
Astuariar milizianoei omenaldia
Plazan txistuare doinuekin, basorantz abiatu dira herritarrak, omenaldi xumea egiteko. Basoan bertan, hitzaldi eta aipamen ezberdinen artean, asturiar seme euskaldundu batek hartu zuen hitza, oso berba hunkigarriak eskaintzeko gertatutakoari, memoriari eta larrabetzuarren ekimenari.
Martxelo Alvarez, asturiar euskaldundua
Eusko Gudariak eta Internazionala kantatu eta inguruko trintxera eta lubakiak bisitatzeko aukera egon zen, euripean baina oroimena bihotzean.

larrabetzu 1937 -2012 ekitaldietako argazkiak

2012ko ekaina Egitarau osoa

Agur Intxorta maite

Agur Intxorta maite izeneko diskoan bildu zuten 1936-37 arteko gerra kantuak. Kronikak, filmeak eta gerra zibilaren dokumentuak bazeuden baina kantuak falta ziren. Garaiko Euskal Herriaren soinu banda bildu dutela esan daiteke disko honekin.

Ostegunean ( Ekainak 14) izan ziren gurekin disko honen sortzaileak: Joseba Tapia musikaria eta Koldo Izagirre idazlea, kontzertu hitzaldi bat eman zuten Hori bai gaztetxean. Koldok gerra zibileko pasarte eta anekdotak kontatu zizkigun, nolabait bildutako kantuekin erlazionaturik eta Josebak bere soinuarekin kantu batzuk interpretatu zituen.

Momentu batzuk erreskatatu ditugu blogean entzuteko:

Larrabetzutik Ibilaldia

Domekan herritik egin zen ibilaldia arrakastatsua izan zen, 100 bat lagun ibili ginen Burdinazko gerrikoaren aztarnak bisitatzen. Sarrikola, Zerra, Gaztelumendi eta Basagunetik ibili ginen. Sancho de Beurco elkartearen Aitor Miñambres historialaria izan zen gure gida. Momentuan ikusten genituen aztarnen azalpenak maisuki erakuzten zizkigun. Honen lekuko dira egun hartan ataratako Argazki eta bideoak, hemen blog honetan erakusten dizkizuegunak.

Argazkiak: Larrabetzuko argazki galerian eta Larrabetzutikmundura Flickr galerian

Bideoa: Galdakotar blogaren eskutik

 

 

 

Argazki erakusketa herriko tabernatatik

Ukl-ren blogetik ateratako sarrera, larrabetzu-larrabetzuTIK

kaixo.

Argazki erakusketa martxan dau. Larrabetzuko tabernetan eskegita dauz.


ARGAZKI GEHIAGO.

Asteburuan, lanean ibili dira, anguleri ingurua prestatzen.
Trintxerak eta guzti prestatu dabez.
Aste buru honetan martxan jarriko da Anguleriko esposaketa.
Txarlak, pelikulak, kantaldiak,…. oso oso interesantea,… eta herrian eginda eta herritarrok egindako kultur ekitaldia.

hau da hau, dagoena