Agur Intxorta maite

Agur Intxorta maite izeneko diskoan bildu zuten 1936-37 arteko gerra kantuak. Kronikak, filmeak eta gerra zibilaren dokumentuak bazeuden baina kantuak falta ziren. Garaiko Euskal Herriaren soinu banda bildu dutela esan daiteke disko honekin.

Ostegunean ( Ekainak 14) izan ziren gurekin disko honen sortzaileak: Joseba Tapia musikaria eta Koldo Izagirre idazlea, kontzertu hitzaldi bat eman zuten Hori bai gaztetxean. Koldok gerra zibileko pasarte eta anekdotak kontatu zizkigun, nolabait bildutako kantuekin erlazionaturik eta Josebak bere soinuarekin kantu batzuk interpretatu zituen.

Momentu batzuk erreskatatu ditugu blogean entzuteko:

Bideo gehiago ikusgai

Ukl bideo produkzioen eskutik hemen dituzue ikusteko beste bi bideo-erreportaia, lehenengoa pasa den domekako ibilaldiarena eta bigarrena Angulerin dagoen erakusketaren inguruan.

Bide batez , azken orduko ohar bat daukagu zuei komentatzeko: Bihar Osteguna, Ekainak 14, HORI BAI gaztetxean 20:00etan kontzertu-hitzaldi bat emango dute KOLDO IZAGIRRE k eta JOSEBA TAPIAk. Beraz ez da Angulerin egingo, lehendik pentsatuta zegoen bezala.

Larrabetzutik Ibilaldia

Domekan herritik egin zen ibilaldia arrakastatsua izan zen, 100 bat lagun ibili ginen Burdinazko gerrikoaren aztarnak bisitatzen. Sarrikola, Zerra, Gaztelumendi eta Basagunetik ibili ginen. Sancho de Beurco elkartearen Aitor Miñambres historialaria izan zen gure gida. Momentuan ikusten genituen aztarnen azalpenak maisuki erakuzten zizkigun. Honen lekuko dira egun hartan ataratako Argazki eta bideoak, hemen blog honetan erakusten dizkizuegunak.

Argazkiak: Larrabetzuko argazki galerian eta Larrabetzutikmundura Flickr galerian

Bideoa: Galdakotar blogaren eskutik

 

 

 

“1936-1937 Guda Euskadin” Hitzaldia eta Erakusketa

“1936-1937 Guda Euskadin” tituluarekin atzo inauguratu zen erakusketa, Anguleri Kultur Etxeko beheko solairuan. Horretarako Patxi Vargas historiagilearen hitzaldi interesante eta luzea entzun ahal izan genuen han bildu ginenok. 60 minututan oso ondo azaldu zizkigun garai artako gudaren gakoak, gero hitzaldia luzatu egin zen publikoaren galderekin.

Hitzaldia entzungai daukazue HEMENDIK deskargatzeko edo entzuteko.

Eraskusketa Angulerin

Anguleri Kultur Etxeko erakusketa ekainaren 8tik (barikua) 17 ra (domeka) zabalik egongo da, ondoko ordutegian:

  • Astelehenetik barikura
  • Arrastietan: 18:00etatik 22:00etara
  • Zapatuetan
  • Goizetan: 12:00etatik 14:00etara
  • Arrastietan: 18:00etatik 22:00etara
  • Domeketan
  • Goizetan: 12:00etatik 14:00etara

Burdinazko gerrikoa

Burdinezko gerrikoa edo Gazteleraz ezagutzen dugun Cinturon de hierro, tunel, trintxera, bunker eta gotorlekuz osaturiko defentsa sistema bat izan zen 1937ko gerra zibilean. Bilbao eta iguruak defenditzeko eraiki zen Alberto de Montaud y Noguerol generalaren aginduetara. Militar aldetik ikusita Lehen mundu gerrako frantzesen defentsa estrategia estatikoa hartu zuten eredutzat, Linea Maginot baten antzeko sistema bat sortzea izan zen ideia.

Linea defentsibo hau eraikitzeko: 14.000 langile, Hamairu arkitekto, hamabi industri ingeniari, meatzetako ingeniari bi, nekazal ingeniari bat, hiru aparejadore eta hamasei kontratista parte hartu zuten, Alejandro Goikoetxea ingeniaria eta guzti hauen koordinatzailea izan zelarik. Geroago Franco-ren aldera aldatu zen Goikoetxea jauna eta defentsaren xehetasunak nahiz puntu ahulak esanez, bere suntsipena erraztu zutelarik, eta beraz Bilbo hiria frankispen botorepean erori zen.

Larrabetzun, gaur egun Burdinazko gerrikoarean arrastoak nabariak dira gure herriko mendi eta baserrietan. Hau dela eta, 70garren urteurrenaren ekitaldien barruan, Domekan (ekainak 10) goizeko 10:00 etan ibilaldi bat egingo da gure herritik Burdinezko gerrikoaren hondakinak bisitatzeko, Aitor Miñambres historiagilea, “Santxo de Beurko Elkarte”ko partaidearen eskutik.

Burdinezko gerrikoa

Argazki erakusketa herriko tabernatatik

Ukl-ren blogetik ateratako sarrera, larrabetzu-larrabetzuTIK

kaixo.

Argazki erakusketa martxan dau. Larrabetzuko tabernetan eskegita dauz.


ARGAZKI GEHIAGO.

Asteburuan, lanean ibili dira, anguleri ingurua prestatzen.
Trintxerak eta guzti prestatu dabez.
Aste buru honetan martxan jarriko da Anguleriko esposaketa.
Txarlak, pelikulak, kantaldiak,…. oso oso interesantea,… eta herrian eginda eta herritarrok egindako kultur ekitaldia.

hau da hau, dagoena

1937ko gerra gogoratzeko

1936an faxistek Errepublikaren kontrako gerra hasi zuten. 1937an gerra horren lekuko izan zen gure herria. Bizkargi, Gaztelumendi, herriko baserri eta auzoak, herria bera.

Bizkargi Gaztelumendi Larrabetzu 1937

Orain, 70 urte beranduago Burdinezko garrikoari buruzko kultur astea antolatu dute Arrekikili elkarteak eta Bizkargi 1937 ekimenak.

Aste honetan hasita, faxistak Gaztelumenditik Bilbora egin zuten bidea gogoratuz, eta euskal gudariak omentzeko, ekitaldi sorta itzela dago antolatua gurean.

Ekainak 1 (Ostirala)

Erakusketa, Larrabetzuko denda eta tabernetan, Burdinazko Gerrikoaren 1937ko eta gaur egungo argazkiak, Jose Migel Jauregik prestatua.

20:00etan, guda garaiko eta faxismoaren aurkako erresistentziako kanten entzunaldia Hori Bai gaztetxean, Iñaki Berazategik komentatua.

Ekainak 8 (Ostirala)

20:00etan, Anguleri Kultur Etxeko beheko solairuan, “1936-1937 Guda Euskadin” erakusketaren inaugurazioa eta Patxi Vargas historiagilearen hitzaldia.
Ekainak 9 (Larunbata)

20:00etan, Anguleri Kultur Etxeko beheko aretoan, “Caudillo” filmearen emanaldia, Basilio Martín Patino egilearena.

Ekainak 10 (Igandea)

Goizeko 10:00etan ibilaldia, Burdinazko Garrikoaren hondakinak ikusiz (*), Aitor Miñambres historiagilea, “Santxo de Beurko Elkarte”ko partaidearen eskutik.

Ekainak 14 (Osteguna)

Arrastiko 20:00etan, Anguleri Kultur Etxean, “Zelan egin genuen ‘Agur Intxorta Maite’ ”, Hitzaldi-kontzertua Koldo Izagirre idazlea eta Joseba Tapia musikariaren eskutik.

Ekainak 15 (Ostirala)

Arrastiko 20:00etan, Anguleri Kultur Etxean, “Ezkaba. Francoren kartzeletatik egindako ihesaldi handia” filmaren emanaldia, San Cristóbal gotorlekuko ihesaldiari buruzko dokumentala, Iñaki Alforja, filmaren zuzendariak aurkeztuta.

Ekainak 16 (Larunbata)

Arrastiko 20:00etan, plazan, guda garaiko kantekin kontzertua, “ Euskal Gudaroste Orkestra eta Abesbatza”ren gudari eta milizianoekin.

Eraskusketa Angulerin

Anguleri Kultur Etxeko erakusketa ekainaren 8tik (barikua) 17 ra (domeka) zabalik egongo da, ondoko ordutegian:

  • Astelehenetik barikura
  • Arrastietan: 18:00etatik 22:00etara
  • Zapatuetan
  • Goizetan: 12:00etatik 14:00etara
  • Arrastietan: 18:00etatik 22:00etara
  • Domeketan
  • Goizetan: 12:00etatik 14:00etara